Interesatuei Gipuzkoako Foru Ogasunaren datu baseetan helbide elektronikoa baieztatu eta eguneratzea aholkatzen zaie

Pertsona juridikoen gehiengoak, enpresak gehienak tarteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuarekin duten harremana bide elektronikoz izatera egongo dira behartuta datorren asteko ostiraletik aurrera, apirilak 1. Arauketak Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren hasierako letra A, B, C, D, F, P, Q, S, U edo V duten entitateak hartzen ditu barne, eta baita establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrak eta zerga kudeaketako profesional gisa aitortuta dauden pertsonak ere. Erabakia 1/2016 Foru Aginduan dago jasota eta, Ogasun eta Finantza foru diputatuak, Jabier Larrañagak, azpimarratu duenez, sistema berriak hainbat abantaila ekarriko ditu. “Batez ere, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira Ogasunaren eta pertsona juridikoen arteko erlazioan: Internetera konexioa dagoen edozein leku izan daiteke sarbide, eta egoitza elektronika 24 ordu eta 365 egunetan dago martxan”, nabarmendu du. Gainera, administrazio prozesuen epeak murriztuko dituela eta erakunde publikoari kostuak aurreztea ere ekarriko du harreman-eredu berriak. “Segurtasun juridikoa eta eraginkortasuna hobeto bermatzen ditu datorren asteko ostiraletik aurrera indarrean egongo den sistemak”, adierazi du.

Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian. Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak eta Manuel de Lara Agglo Sud Pays Basque-ko Berrikuntza Lehendakariordeak parte hartu zuten. Gainera, Zarautz eta Hossegor arteko area ekonomikoko 110 enpresari edo ekintzaile, eta lanbide heziketako eta unibertsitate zentroetako zenbait ordezkari ere izan ziren bileran.20160322_151855_resized_1 Living Lab* guztietan bezala, aktore ezberdinek parte hartu zuten ekimenean: organismo publikoek, enpresen sektorekoek, arlo akademikokoek eta hiritarrek. Agente horiek produktuen probak egiteko eta prototipoak garatzeko ardura izango dute. Produktu ideia berriak ere bilatuko dituzte, proiektu enpresarialak bizkortuko dituzten ekimenak martxan jartzeko. Ondorengoak dira Ocean Living Lab-en helburuak:

Oinarri arau­tzaileak. Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tzeko eta eszena ikuskizunak ekoizteko lan guneak eta azpiegiturak laga­tzeko enpresa pribatuei zuzen­tzen diren diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, 2016ko mar­txo­aren 8ko Diputatuen kon­tseiluko...

Diru-laguntzen helburua da 2016. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.   Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak (2016). Aurkezteko epea zabalik (2016/03/17 - 2016/05/13) Izapidetze elektronikoa Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Gaztelaniazko literatura-argitalpenak (2016). Aurkezteko...

“Negozio digitalen garapena” ikastaroa egiten ari dira joan den otsailaren 8az geroztik Bidasoa Bizirik-en Enpresa Gune eta Autoenplegu Departamentuan. Irun Ekintzan ekimenak finantzatutako ekimena da, Irungo Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren...

Xedea. 1.– Agindu honen xedea da kultura gune independenteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Halako kultura guneek, programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura...

Ekonomiaren Sustapena eta Lehiakortasun Sailak negozio eta produktu berriak garatuz jarduera ekonomikoa abiarazten duten enpresak laguntzen ditu. 2015. urtean 36 enpresek baliatu dute Ekimenak eskaintzen duen akonpainamendu aditua barne-ekintzailetza sustatzeko eta 100 enpresa-zuzendarik parte hartu dute goi-prestakuntzako jardueratan. Aurten 18 enpresa eragile berri sartu dira programan, beren esperientzia eta ezagutzak enpresa-ehunarekin partekatzeko eta negozio-erronka berriak bertako start-up enpresekin batera lantzeko. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egingo dagaur Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren fase berriaren aurkezpena; Eusko Jaurlaritzak zuzentzen du ekimena SPRIren bitartez, eta berau garatzeko parte hartzen dute hiru lurralde historikoetako BIC erakundeek (Business and Innovation Centre) eta hainbat eragile sozial eta ekonomiko (merkataritza-ganberak, klusterrak, enpresa-erakundeak, eta abar). Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Ekintzailetza Sailburuordea, Estibaliz Hernaez izango da ekitaldiko buru, eta bertan aurkeztuko ditu lehen faseko emaitzak. Besteak beste, 400 pertsona inguruk hartu dute parte askotariko prestakuntza-jardueratan, 36 enpresetan negozio, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko akonpainamendu adituaz baliatu dira eta 100dik gora enpresa-zuzendarik berariazko prestakuntza aditua jaso dute. Gaurko aurkezpenak, bada, aurten garatuko den “Up!Euskadi” ekimeneko Barne-Ekintzailtzea programa abiatu du. Azpimarratzekoa da urtean zehar hogeitik gora enpresa eragilek bat egingo dutela programarekin; enpresa hauen zeregina giltzarri da ekimenean, beren esperientzia eta barne-ekintzailetza garatzeko ereduak partekatzeaz gain, aurten beren negozio-erronketako batzuk bertako start-up enpresekin batera landuko baitituzte, negozio sortu berri hauei proposamenak eta irtenbideak aurkezteko aukera eskainita. Barne-ekintzailetza geure enpresa-ehuna garatzeko transformazio-iturri ahaltsua da, Euskadi bezala “helduak” diren zenbait lurraldetan egindako esperientziek nabarmen erakutsi dutenez. Barne-ekintzailetzaren helburua bertako enpresetako gaitasunetatik abiatuta negozio berriak garatzea da, eta ondorioz, hazkunde-aukera handiko proiektuak gartzeko bidea errazten du, hots, epe ertain eta luzean hazkunde eta enplegua sortzeko potentzialitate handiko jarduerak ahalbidetzen ditu. Eusko Jaurlaritzak bide honetan dihardu askotariko jarduerak bultzatuz (difusioa, prestakuntza, akonpainamendu aditua…), 50 langiletik gorako industri-enpresei begira bereziki, hauexek baitira programaren onuraz ondoen baliatu ahal direnak hazkunde-aukera handiagoa dutelako eta gainera, era horretakoak direlako geure enpresa-egituraren eragile eta oinarria. Barne-ekintzailetza edo Ekintzailetza Korporatiboa “Ekintzailetza Sustatzeko Erakundeen arteko Planaren” apustu nagusitarikoa da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailak bultzatu du Planaren burua, hiru lurraldeetako Foru Aldundiekin elkarlanean. 2016ko ekintzak Barne-ekintzailetza sustatzeko “Up!Euskadi” programa 2014ko amaieran abiatu zen. Gaurko aurkezpenarekin martxan jarriko den bigarren etapan, batetik, indartu egiten da barne-ekintzailetza propioa garatu duten enpresa eragileekiko konexioa eta baterako lana. 20tik gora dira programan parte hartuko duten enpresa-eragileak, eta beste enpresa askoren sostengurako erakusgarri dira, barne-ekintzailetzako esperientzia praktikoa eskaintzen baitute. Bestalde, datozen hilabete hauetan lan estuagoa egingo da Euskadiko gainerako eragile ekonomikoekin, hala nola, merkataritza-ganbera, kluster, enpresa-erakunde eta abarrekin. Beren partaidetza bideratzeko hainbat jarduera burutuko dira elkarrekin. Aurreko urtean bezala, jarduera hauek guztiak aurrera eramaten lagunduko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BIC zentroak (Business and Innovation Centre direlakoak). Duela gutxi amaitu da zentrook indartzeko eta fokalitzateko prozesua, enpresa-egituran esku-hartze sakonagoa ahalbidetuko duena. Ekimenaren aurkezpenean parte hartuko dutenen artean, Telefonica enpresako Susana Jurado izango da. Jurado anderea berrikuntza ekimenen zuzendaria da eta negozio berriak garatzeko bere esperientzia azalduko du. Horrez gain, mahai-ingurua izango da Alcor, Cikautxo eta Spyro enpresako arduradunen artean, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariekin batera barne-ekintzailetzaren aukerak eta erronkak jorratzeko. Iturburua: spri.eus

Txikien Azoka merkataritzako eta dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen, zerbitzuen...

Follow by Email
RSS