12 May Ekintzailetzaren sustapenerako eta enpresa lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak
Dirulaguntza hauek bi helburu dituzte: batetik, ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea.
Norentzat
Dirulaguntza jaso ahalko dute:
- 1go lerroa: jarduera 2020an hasi duten edo 2021an hasi behar duten eta Hondarribian egoitza duten edo izango duten enpresa txikiak.
- 2. lerroa: merkatal jarduera duten pertsona fisiko zein juridikoak, negozioaren lokala Hondarribiko udalerrian eta lur-arraseko maila dutenak. Lagundu ahal izango dira 2020. urtean zehar lokalean egindako inbertsioak, lehiakortasuna hobetzeko azterketa teknikoen kontratazioa edo komunikazio zerbitzuen kontratazioa.
Epea
Dirulaguntzak eskatzeko epea deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguneko biharamunean ireki eta maiatzaren 26an itxiko da.
Zenbatekoa
Lerro bakoitzean emango diren dirulaguntzen zenbatekoa, gehienez, hau izango da:
- 1go lerroa: Diruz lagundu daitekeen proiektuarengatik eskaera aurkeztu duen pertsonak eskuratu ahal izango duen gehienezko diru kopurua, pilatu ahal izango diren deskribatutako kontzeptuen multzoarengatik, 5.000 eurokoa izango da, Alde Zaharrean kokatutako proiektuentzat 6.000 eurora igo ahal izango delarik (kaleen zerrenda III eranskinean).
- 2. lerroa: Dirulaguntzaren kopuruak gehienez, 8.000 euroko muga izango du establezimenduko eta urteko; eta 10.000 euroko muga Hirigune Historikoan kokatutako merkataritza jardueren kasuan (kaleen zerrenda III eranskinean).
Dirulaguntzen eskaera
Dirulaguntzak eskatu nahi dituzten pertsonek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, elketronikoki, udal webguneko Sarrera Erregistroan edo BAZ Biztaleen Arreta Zerbitzuaren bulegoan.
Eskaerek honako dokumentazio edukiko dute:
- Ekintzailetzaren sustapena Hondarribian: Igo Eranskinaren 5. puntuan zehaztutako dokumentazioa.
- Txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen saltokien modernizazioa Hondarribian: II Eranskinaren 6. puntua.
Izapideak non egin
BAZ
Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia
943 11 12 13 – 943 11 12 11
Faxa: 943 11 12 50
Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.
Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.
Gaiarekin lotutako dokumentazioa
Dokumentuak deskargatu
2021ko dirulaguntza deialdia (pdf)
Dirulaguntzak eskatzeko orria (pdf)
Beste dirulaguntzak, inbertsioak…
No Comments