2021. “Bidasoan ekiteko bekak” (2. deialdia)

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak 2021” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa honen bidez, ekimen ekintzaile berritzaileari ekiteko eta hari laguntzeko motibazioak indartu nahi dira, ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren negozio-ideia eta garapena definitzeko prozesuan, gizarte-ekintzailetza eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bultzatuz

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Zer onura dakartza?

  • Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
  • Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
  • Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
  • Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Betekizunak

  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
  • EJZn alta emanda ez egotea.
  • Azken 3 urteetan bekaren onuraduna ez izana.
  • Zerga-obligazioetan egunean egotea Irungo eta Hondarribiko udalekin.

Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

  • Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 1.950 euro.
  • Zenbateko maximoa hilean: 325 euro.

Norentzat da?

  • Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.

Hautatze-prozesua

  • Aurreproiektua/Proiektua
  • Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua:  Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
  • Norgehiagoka (balorazio-mahaia)

Eskaera-epea

Eskaerak egiteko bi epe izango ditu deialdi honek:

  • Lehenengo epea deialdia irekitzen denean hasiko da, eta 2021eko apirilaren 30ean amaituko da.
  • Bigarren epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta 2021eko irailaren 30ean amaituko da, bigarren epea irekitzen baldin bada.

Harremanetarako

Ekintzailetza eta Jarduera berria Saila

Informazio gehiago

No Comments

Post A Comment

Follow by Email
RSS