(EH01/023) Ekin asteazkenetan • Plan Digitala: antolatu, ordenatu, neurtu eta emaitzak bermatu itzazu

Ekin asteazkenetan •  “Plan Digitala: antolatu, ordenatu, neurtu eta emaitzak bermatu itzazu”

Zer ekarpen egin diezazuke tailer honek?

Oso tailer praktikoa da. Bertan, estrategia digital batean baliabide digitalak nola konbinatzen diren ulertzeaz gain, parte hartzen duten pertsonek eta enpresek kontzeptuak barneratuko dituzte zenbait ariketa praktikoren bidez, kasu zehatz batean pentsatuz, eta, horrela, beren estrategia digitalaren lehen zirriborroa sortuko dute.

Ekainak 14 eta Uztailak 19 • 9:30-13:30

Helburuak:

  •  Zure negozioaren baliabide digitalen egoera ezagutzea.
  • Ulertzea zer baliabide digital erabil ditzaketen beren estrategia digitalean ikusgarritasuna, atzematea, konbertsioa, salmentak eta leialtasuna lortzeko.
  • Plan Digitala sortzeko (eta berregiteko) urratsez urrats ezagutzea

Egitaraua:

1.    Negozio-eredu digitalen hastapenak. Inspirazio pixka bat.

2.    Gure negozioaren ekosistema digitala osatzen duten elementuak eta haien arteko harremana.

3.    Gaur egungo salmenta-prozesua.

o   PRAKTIKA: Gure salmenta-prozesua definitzea, hobetu beharreko palankak, balaztak eta ekosistemaren elementuak detektatzeko.

4.    Gure bezeroak ezagutuz. Definitzeko tresnak.

o   PRAKTIKA: gure bezero tipoen ezaugarriak eta motibazioak identifikatzea.

5.    Benchmark edo erreferentzien analisia. Zer egin behar dugu erreferentziazko beste negozio batzuetatik ikasteko? Analisi hau egiteko tresnak.

o   PRAKTIKA: gure negoziorako garrantzitsuak diren erreferentzien baliabide digitalen azterketa.

6.    Orain bai, gure ekosistema digitala definitzen dugu. Zer elementuk osatuko dute, eta nola erlazionatuko dira elkarrekin?

o   PRAKTIKA: gure ekosistema digitalaren definizioa

7.    Nola ebaluatu gure emaitzak? Emaitzak gure webgunean eta sare sozialetan aztertzeko metrika nagusiak. Zer dira eboluzio-adierazleak? Adibide batzuk.

o   PRAKTIKA: Gure adierazleen definizioa.

8.    Estrategia lurrera jaistea: urteko plangintza. Taktika posibleak.

o   PRAKTIKA: gure negoziorako data garrantzitsuak eta horietan egin daitezkeen ekintzak identifikatzea.

9.    Aurrekontuen kalkulua.

Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek praktiketako erantzunak “garbituta” pasatzeko aukera izango dute on line test batean. Test horretatik abiatuta, material pertsonalizatua sortuko da, beren Plan Digitalaren lehen zirriborroarekin.

IZEN-EMATEAK

 

Non?

PUNTALA Enpresa Gunea  – Hendaia kalea, 10 – HONDARRIBIA

Informazio gehiago:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria departamentua
Tel: 943 50 96 00

LEKUAK MUGATUAK!

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS