Bidasoa bizirik-ek Administrazio Kontseilua berritu du

Bidasoa bizirik-ek Administrazio Kontseilua berritu du

Miguel Angel Paezek lehendakari izaten jarraituko du eta Estitxu Urtizberea izango da lehendakariorde berria

Irunen, 2023ko abuztuaren 7an.- Gaur goizean bildu da Bidasoa bizirik-eko Batzar Nagusia, aurreko udal-hauteskundeen ondoren Administrazio Kontseilu berria osatuko duten pertsonak izendatzeko. Irun eta Hondarribiko alkateak, Jose Antonio Santano eta Igor Enparan, izan dira buru garapen agentziaren datozen lau urteei hasiera emango dien topaketan.

Irungo Udala Miguel Angel Paez, Nuria Alzaga, Urkiri Salaberria, Oihana Briones, Thania Pazos eta Carlota Sanzek ordezkatuko dute. Hondarribiko Udalaren aldetik, Estitxu Urtizbereak, Gonzalo Carrionek eta Garoa Lekuonak osatuko dute sozietatearen administrazio-organoa.

Batzar Orokorraren ondoren, Administrazio Kontseiluak lehen bilera egin du, eta Miguel Angel Paez lehendakari eta Estitxu Urtizbera lehendakariorde izendatzea onartu du. Gainera, kide berriak, sozietateak abian jarritako jarduera nagusien bilakaerari buruz aritu dira.

Topaketaren amaieran, Miguel Angel Paezek adierazi du “Bidasoa biziriken erronka nagusia eskualdean garapen ekonomikoa bultzatzeko lan egitea da, eragile ekonomiko eta sozial guztiekin lankidetzan. Azken lau urteetan lehen mailako erronkei aurre egin behar izan diegu, baina etorkizunak erronka berriak aurkezten dizkigu, eta horiei erantzun onena eman nahi diegu”.

Bestalde, Bidasoa bizirikeko lehendakariorde berriaren, Estitxu Urtizberearen, ustetan “berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea eta gure erkidegoaren ongizatea sustatzea helburu nagusia izaten jarraitu behar dute”.

Bidasoa bizirik: Garapen ekonomikoa bultzatzen eta aukerak sortzen

Bidasoa bizirik Irun eta Hondarribiko Udalek bultzatutako erakundea da, Bidasoa eskualdean garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzen duena. Bere helburua enpresen hazkundea eta kalitatezko enplegua sustatzea da eta tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea. Ekimen berritzaileen eta laguntza-programen bidez, enpresa-sektorearekin eta lan-ekosistemako eragileekin lankidetzan dihardu, enplegurako eta ekintzailetzarako ingurune egokia sortzeko.

Ekonomiaren eta gizartearen aurrerapenean laguntzea du helburu, eskualdean eragin positiboa sortuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz. Jarduera-arlo nagusiak honako hauek dira: ekintzailetza, lehiakortasuna eta berrikuntza, formakuntza eta enplegua, hiri-behatokia, turismoa eta Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren jarduera-eremua.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS