Nazioarteko biltzarra: Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburu

Nazioarteko biltzarra: Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburu

Helburu orokorra

Zientziaren eta teknologiaren esparruan paradigma-aldaketa sustatzea, genero-ikuspegia modu sistematiko eta integralean txertatzeko eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat lortzeko planteatzen diren erronkei erantzuteko, inor atzean utzi gabe.
 

Helburu espezifikoak

  • Arau-esparrua, politika publikoak eta zientziaren eta teknologiaren erronkak ezagutaraztea eta aztertzea berdintasunaren ikuspegitik.
  • Dauden genero-desberdintasun eta -arrakalei heltzea, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasuna zientziaren eta teknologiaren esparruko planteamendu eta egituretan modu sistemikoan txertatzeko beharrezkoak diren eraldaketei ere.
  • Nazioartean, estatuan eta autonomia-erkidegoan dauden estrategia, esperientzia eta jardunbide egoki nagusiak ezagutaraztea, zientzian eta teknologian maila guztietan beharrezkoa den aldaketa sistemiko hori sortzeko.
  • Zientzia eta teknologia eragile aktibo izan daitezen bultzatzea, benetako berdintasunerantz aurrera egitea eta emakumeen aurkako indarkeria matxista ikuspegi feministatik murriztea ahalbidetuko duten konponbideak sortzea.
  • Emakumeek zientzian eta teknologian duten zereginaren eta bokazio zientifikoaren aitorpena sustatzea, bai eta eraldaketa digital berdinzale, inklusibo, seguru eta eskuragarria ere, emakume ororentzat.
  • Nagusi den maskulinitate-ereduak egungo sistema zientifiko-teknologikoaren konfigurazioan eta garapenean duen eragina aztertzea, bikaintasun zientifikoaren nozioa bera barne, bai eta mutilek eta gizonek eremu horretan berdintasunaren aldeko aldaketarako funtsezko eragile gisa duten zeregina ere.
  • Inplikatutako erakundeen eguneroko jardunean genero-ikuspegia txertatzeko tresna zehatzak ematea, zientziaren eta teknologiaren eragileen aniztasuna kontuan hartuta.
  • Etorkizuneko proposamenak egitea, esku hartzen duten eragile guztien konpromisoa lortzeko, bereziki erabakiak hartzen ari direnena, zientziaren eta teknologiaren esparruan emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko.

 

NOIZ: Urriak 23-24

NON: Miramar Jauregian (Donostia-San Sebastian)

PROGRAMA

IZENA-EMAN

info +

Izena emateko azken eguna, urriak 16.

Tags:
,
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS