Bidasoa bizirikek EDIT Poctefa proiektua abian jarri du

Bidasoa bizirikek EDIT Poctefa proiektua abian jarri du

 

  • Helburua da lurraldeko ETEei beharrezko tresnak eta laguntza ematea PDP (Produktuaren Pasaporte Digitala) ezartzera bideratutako eraldaketa-prozesurako.


  • Ezartzeko Europako araudia 2026an jarriko da indarrean.

 

Irun, 2024ko martxoak 1.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, EDIT proiektua abiarazi dute, POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programak kofinantzatuta. Helburua da enpresei, bereziki ETEei, beharrezko tresnak eta laguntza ematea PDP (Produktuaren Pasaporte Digitala) ezartzera bideratutako eraldaketa-prozesurako, lurraldearen lehiakortasuna handitzeko eta mugaz gaindiko eskualdeko balio-kateak eta haien enpresak indartzeko.

Produktuaren Pasaporte Digitala  (PDP)

Mikroplastikoen eta baso-soiltzearen ondorioak murriztea helburu duten lege eta araudien barruan, Europako Batzordea proposamen bat prestatzen ari da produktu jasangarrien diseinu ekologikoari buruzko Erregelamendu berriaren esparruan. Batzordeak berak deskribatu du proposamen hori dela ingurumenaren ikuspegitik jasangarriagoak eta zirkularragoak diren produktuetarako ikuspegiaren giltzarria. Horrela, araua indarrean sartzen denetik aurrera, Produktuaren Pasaporte Digitala izeneko tresnaren bidez, produktu baten bizi-ziklo osoko datuak biltzea eta partekatzea eskatuko zaie markei.

30 enpresari laguntzea

Nahiz eta PPDren kontzeptuak eta alderdi operatiboek eboluzionatzen jarraitzen duten, hasierako formatuan jasangarritasuna, produktu baten ingurumen- eta birziklagarritasun-ezaugarriak, fabrikazio-prozesua eta jatorria izango ditu ardatz.

Hain zuzen ere, EDIT Poctefa proiektuaren helburua da enpresei eraldaketa horretan laguntzea eta PDP ezartzeko eta araudia betetzeko beharrezkoak diren tresnak eta ezagutzak ematea.

Era berean, aldaketa-prozesu horri ekiteko erakundeek eskuratu eta garatu behar dituzten gaitasunetan sakonduko da, bai eta hedapen estrategikoaren definizioan ere.

Proiektua abian jarri zenetik, PDPn 100 enpresa baino gehiago trebatzea espero da, eta horietatik 30 aukeratuko dira PDPa ezartzeko ibilbide-orria garatzen laguntzeko. Azkenik, erakunde horietako bitan PDPa ezartzen hasiko dira, eta eredu izango dira beste enpresa batzuentzat.

Lehenengo ekintzak ehungintzako, altzarigintzako eta nekazaritzako sektoreen balio-kateetan oinarrituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Pirinio Atlantikoetan eta Nafarroan, eta beste eskualde eta sektore batzuetako enpresetan errepikatzeko oinarriak eta metodologiak ezarriko ditu.

Azterlan bat eta beste ekintza batzuk egitea
Proiektuan zehar, hainbat azterlan egingo dira, EBk enpresa txiki eta ertainentzako PDPri dagokionez etorkizunean izango dituen eskakizunak ezagutzeko, enpresen egungo egoeran izango duen eragina ezagutzeko, eta proiektuaren pasaporte digitala ezartzeko balio sektorialeko kateen mugaz gaindiko diagnostikoa egiteko.

Aldi berean, baliabideak, tresnak diseinatu, ibilbideak sortu, prestakuntza eman eta aditu-talde bat sortuko da, besteak beste, enpresek PDP ezartzeko funtsezko eraldaketak has ditzaten.

Espero diren emaitzak
Proiektu hori abian jarrita, metodologiak garatzea espero da, enpresek produktuaren pasaporte digitala ezarri ahal izan dezaten.

Era berean, gida bat eskainiko da lankidetza-ingurunea artikulatzeko, PDP balio-katearen ikuspegiarekin ezarri ahal izateko.

POCTEFAk kofinantziatuta

Proiektu honek POCTEFAren finantziazioa lortu du. Hau lortzea lehia handiaren ondorioz  gero eta zailagoa.  Horrek agerian uzten du proiektu horren planteamenduan eta garapenean duen garrantzia eta bikaintasuna. Halaber, 3 urteko iraupena izango du, 2026ko abendura arte.

Bazkideen sarea Bidasoa activa-k gidatzen du, eta beste 7 erakunde elkartu ditu: ANTIC (Pyrénées-Atlantiques), Nafarroako Merkataritza Ganbera, SAKANA Garapen Agentzia (Nafarroa), MIK (Mondragon), ESTIA (Pyrénées-Atlantiques), ALGON (Irun) eta HARIVENASA (Etxarren) enpresak.


 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS