10 Dec TURISMOA SARE SOZIALETAN
Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, hirion balio turistikoa sustatzeko eta ezagutzera emateko lanean ari dira. Sare sozialak izaten ari dira gehien erabilitako tresnetako bat. Horiei esker edozein tokitako jendearekin harremanetan jar daiteke. Promozio turistikoa egiterako orduan garrantzitsua da aukera hori.
Lantzen ari diren sare sozialak ondorengoak dira: Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube. Denetan #VisitHondarribiaIrun marka erabiltzen ari dira, eta bisiten jarioa www.visithondarribiairun.com web gunera bideratzen. Bertan, eskualdeko eskaintza turistikoari buruzko informazioa aurki daiteke.
No Comments