Hackathona FICOBAra itzultzen da Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatzeko eta Eskualdeko ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeko

  • Ekitaldiak LHko 250 ikasle baino gehiago biltzen ditu, jolas- eta hausnarketa-jardunaldi batean, ekintzailetzan trebetasunak eta ezagutzak garatzeko.

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Hackathonaren edizio berri bat antolatu dute FICOBAn. KREA Bidasoaren jardunaldiaren barruan antolatu ohi den ekitaldi hau gaur Pertsona Ekintzailearen Eguna elkarrekin ospatzeko antolatu dugu.

Hackathon Bidasoako LHko ikastetxeetan Espiritu Ekintzailea Sustatzeko Programaren parte da, eta eskualdeko LHko ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzea du helburu. Oraingoan ere, jardunaldia bi jardueratan banatuko da.

Jardunaldiaren lehen zatia LEGO SERIOUS PLAY metodologiarako izango da. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak hiru dimentsioko ereduak eraikiko ditu, galdera eta erronka espezifikoei erantzuteko. Horiek hausnarketa pertsonala zein talde-lana eskatuko dute. Ikasleek sormena, komunikazioa eta lidergoa bezalako trebetasunak hobetzeko aukera izango dute.

Jardunaldiaren bigarren zatian EKITEKO SUZIRIA jarduera izango da hizpide. Parte-hartzaileek modu sortzailean eraikiko dute suziri bat osatzen duten zatietako bakoitza (aurrealdea, albokoak, atzealdea, punta eta motorrak), eta negozio-ideia baten funtsezko eremuekin identifikatuko dituzte. Horrela, beren negozio-ideia diseinatu eta jarduera ludiko honen bidez zutabeak eraiki ahal izango dituzte.

Follow by Email
RSS