‘Hondarribia Zu Zara’ egitasmoaren barnean kanpaina berria Hondarribiko merkataritza laguntzeko

2021·10·20_Gaur goizean ‘Hondarribia Zu Zara Challenge’ kanpaina aurkeztu da. Ekitaldian Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzia den Maria Serranok, eta herriko merkatariak diren Amaia Tovar eta Kontxi Galardik parte hartu dute.

“Kanpainaren helburua Hondarribiko kaleko merkataritza dinamizatzea da, eta Udala garatzen ari den ‘Hondarribia Zu Zara’ komunikazio kanpainarekin bat dator”, nabarmendu du María Serranok. “Duela hilabete batzuetatik hiriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egiten ari garen esfortzua indartzen duen beste ekintza baten aurrean gaude”.

“Asmoa da parte-hartzaileek bideo bate gin behar dutela, tokiko merkataritzan kontsumitzeak duen garrantziaz hitz egiteko. Aurkeztutako bideoak “Zergatik da garrantzitsua niretzat tokiko merkataritzan kontsumitzea?” leloari erantzun beharko dio.

“2020ko kanpainan, parte-hartzaile bakoitzak bere bideoa grabatzen zuen eta zuzenean bidaltzen zuen proiektuaren talde dinamizatzailera, izena emateko orriarekin eta parte hartzeko baldintzen onarpenarekin batera. Bideoak zuzenean bidaltzeko aukera hori modu berean mantenduko da eta honako helbide honetara bidaliko da: hondarribiazuzara@gmail.com

Karpa bat San Pedro kalean

“Nobedade gisa, eta publiko guztiari kanpainan parte hartzen laguntzeko asmoz, kanpainaren irudia duen karpa txiki bat jarriko da San Pedro kalean, eta parte hartu nahi duenak bertara joan eta bideoa grabatuko zaio. Bertan, parte hartzeko behar den dokumentazioa ere beteko du.

Karpak urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 5ean eta 6an jarriko dira goizetan. Hautatutako epaimahaiak ondoen baloratutako bideoek egun bakar batean gastatu beharko dute saria Hondarribiko edozein saltokitan (ostalaritzakoak ezik).

Sariak 800, 500, 300, 250 eta 150 eurokoak izango dira, eta bideoak aurkezteko azken eguna aldiz, azaroaren 7 izango da.

Amaia Tovar merkatariak positiboki baloratu du ekimena. “Kanpaina hauek abian jartzea beti da pozgarria, kontsumoan eragiteko balio dute eta zentzu horretan denok ateratzen gara irabazle”. 

No Comments

Post A Comment

Follow by Email
RSS